1. HAURTZAROKO OROITZAPENAK
Haur Hezkuntza garaia, erabat zoriontsua izan genuela oroitzen dugu guztiok alaitasunez eta ilusioz betea. Jolasak gure eguneroko bizitzan zeuden. Jolas hauek ez ziren arratsaldeko ekintzak soilik, eskolan ere asko jolasten genuen. Jolas garaiak askatasun uneak ziren: lagunekin harrapaketan ibili ohi ginen, futbolean, zangoekin, hostoak biltzen… Irudimena zen gure muga bakarra eta hau, amaigabea zen! Ikasgela barruan ere irudimena lantzeko aukera paregabea genuen, eskulanen bitartez, ipuinak entzunaz… Eskulanak oso gogokoak genituen: puntzoiarekin marrazkiak egin, gometxak itsatsi, zeta-paperarekin bolatxoak egin… Irakasleak mahaietan jartzen zituen margoak, kola, guraizeak… Ipuinekin, adi adi egoten ginen, irakaslearen ahotsak, egi bihurtzen baitzituen liburuetan zeuden istorioak: Makilakixki, Lau anai umezurtzak, Sorgin gaiztoa... besteak beste. Musika giroan murgilduz, abestiek gure belarriak betetzen zituzten. Zoragarria zen. Noten dantzei esker, eskolan, familian, lagun...