3. DIDAKTIKAREN KONTZEPTUAK


1. ZEIN KONTZEPTUK ADIERAZTEN DITUZTE HONAKO ESANAHI ETIMOLOGIKOEK?

- ERAKUTSI: irakaskuntza (la enseñanza)
- LORTU, ERDIETSI, NEUREGANATU: ikaskuntza (el aprendizaje)
- BARNEAN ERAIKI: instrukzioa (la instrucción)
- FORMA EMAN: heziketa, formakuntza edo prestakuntza (la formación)

2. NORK IKASI BEHARKO LUKE IRAKASTEN? NOLA EGIN LEZAKE?
Hezkuntza sisteman oinarritzen bagara, irakasten irakasleak ikasi beharko luke. Ikasleek ikasi dezaten lortu behar du, haiek horretara zuzenduz. Ikaskuntza hezitzaile bat gertatu dadin, irakasleak irakatsitako edukiei balioa eman behar die, egiatasuna izan behar du irakatsitako guztiak (gaurkotua eta erabilgarri) eta ikasleei egokitzeko gaitasuna izan behar du. Hau guztia betetzeko irakasleak ezaugarri batzuetan nabarmendu behar du: nahitasunean, bere prozesuen elkarrekintza komunikatiboan eta intentzio normatiboan eta perfektiboan.
Teknika eta metodologia berritzaileak erabili behar ditu ikasleen motibazioa piztu ahal izateko.
Etengabeko formakuntza beharrezkoa da eta jakin behar da gaur egun balio duenak etorkizunean balioa galdu dezake.
Kontestua kontuan izan behar da.
Formalean: irakaskuntza ikaskuntza prozesuan bi noranzko bidean azaltzen da, aprendizaia bi aldetakoa da → irakaslea eta ikaslea.
NORK? Irakaslea (ezaugarri propioak), guztiok, irakasleak + ikasleak.
NOLA? Praktikaren bitartez, egunerokotasunaren bitartez (Praxisa), etengabeko prestakuntza + esperientzia + beste pertsonek esaten dutena kontuan hartuz → hemendik abiatuz gure teoria eraiki beharko genuke, teknika eta metodologia berritzaileak erabiliz. Curriculuma jarraituz edo ez, irakaskuntza ikaskuntza ematen da. Bi berdinen arteko ikaskuntza bat eman daiteke.

3. NORK IRAKATSI BEHARKO LUKE IKASTEN? NOLA EGIN LEZAKE?
Hezkuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonek (irakasleak eta ikasleak). Arlo teoriko eta praktikoa bateratzea ezinbestekoa da dauden baliabide guztiak uztartuz: beraien esperientzietan oinarritzen, egoera ez oso baliotsuak aprobetxatzen, ikasleek beraien hausnarketa indibidualak erabiltzen, lan kooperatiboekin teoriak sortzen… ikasleen motibazioa piztuz.
NORK? Bakoitzak badu gaitasun (konpetentzia ez da gauza berdina) propioa ikasteko (guztiok/denok), bakoitzaren interesetatik ateratzen den zerbait da ikastea. Edonork dauka ikasteko gaitasuna.
NOLA? Jarduera eta metodologia ezberdinak planteatuz →  imitatuz, ekintzak sortuz, adibideak eta aholkuak emanez, teoria + praktika uztartuz… motibazioa jarduera hauen atzean dago, oso garrantzitsua da.
4. NORK IKASI BEHARKO LUKE IKASTEN? NOLA EGIN LEZAKE?
Hezkuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonek (irakasleak eta ikasleak). Ikasleek ikasi behar dute ikasten irakaslearen laguntzaz. Irakasleak ikasleei estruktura kognitiboak (memoria, pentsamendu kritikoa, kreatibitatea, konpresioa…) eta funtzio mentalak hobetzen lagundu behar die. Egoera ezberdinei aurre egiteko estrategiak irakatsi behar die, horrela ikasleen jakintza maila areagotzen da. Ikasleek pentsatzeko, sentitzeko eta aktuatzeko forma ezberdinak bereganatu behar dituzte. Azken finean, errealitatearekin bizi behar dute, beraien burua ondo ezagutu behar dute eta ikaskuntza teknikak jakin behar dituzte.
Bestalde, irakasleak ezin du aren pentsamendua hoberena dela pentsatu, besteen iritziak kontutan hartuz, autokritika egin eta gauza berriak ikasi behar ditu edo dakiena moldatzen jakin behar du.
Ikasleak aldiz, eginez, esploratuz eta esperimentatuz ikasten du, gauzei logika bilatuz. Helduak egiten duena imitatuz ere ikasten du.
NORK? Ikasleek + irasleak, ikasleek, etengabe ari gara ikasten denok eremu guztiak hartu behar ditugu kontuan (Hezkuntza Formala, Hezkuntza ez formala eta Hezkuntza informala)
NOLA? Eginez (konpetentzien oinarri bezala eginez ikasten da), esperimentatuz, imitatuz, ingurua eta pertsona kontuan hartuz

5. DIDAKTIKAK ZERREN INGURUAN EGITEN DU LAN? ZER LANTZEN DU?
Autore ezberdinek konnotazio ezberdinak proposatu dituzte didaktika definitzerakoan, baina, oro har ondorengo esparruen inguruan aritzen da:
Didaktika alde batetik ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren inguruko zientzia da eta bestetik, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua gauzatzeko metodo eta estrategia eraginkorrak garatzea du helburu.
Azpimarratzekoa da, didaktikak estrategia eraginkorrak planteatu ahal izateko, haurraren inguru soziokulturala aintzakotzat hartzea ezinbestekoa dela.
Didaktikaren azken helburua ikaslearen formakuntza intelektuala garatzea litzake.
Komunikazio testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktiko eta teknologikoa da.
Didaktikaren objektu nagusiak (5): Curriculuma, irakaslea, ikaslea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, kontestua edo testuingurua (ikaslearen egoera soziokulturala kontuan hartu).
Gizabanakoaren formakuntza eta garapen soziala dira didaktikaren helburu nagusiak.

6. ZER DA GARRANTZITSUAGOA IRAKASKUNTZA EDO APRENDIZAIA ? ZERGATIK?
Gaur egun, aprendizaia garrantzitsuagoa da. Irakasle batek ahal du erakutsi, baina irakaskuntza hori alferrikakoa da ikasleak ikasten ez badu. Azken finean, ikaskuntza bat suertatu bada, pertsona horiengan jarrera aldaketa bat gertatzen da, normalean organismoarentzat (bakoitzaren buruarentzat) positiboa dena. Hau kanpo faktore baten ondorio bezala gertatzen da.
Irakaskuntza eta aprendizaiaren arteko oreka eman/bilatu behar da.

7. CURRICULUMAK DIDAKTIKAREN GAI BERDINAK LANTZEN AL DITU? ZERGATIK?
Didaktika eta curriculuma eskutik oso lotuta daude. Didaktika (nola irakatsi?) ikaskuntza irakaskuntza prozesua sustatzeko metodo eta estrategia da. Bestetik, curriculumak (zer irakatsi?) haurrak etapa ezberdinetan bete behar dituen helburuak zeintzuk diren ezartzen du.
Curriculuma, irakaslearen eta edukien arteko erlazioan oinarritzen da. Zer ikasi behar den argi azaltzen da, hau da, edukia, baina ez ikasi behar den horren zergatia. Honen helburua, ikaskuntza prozesuaren bitartez, ezagutza sustatzea izango da, curriculumaren, irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren artean erlazioa egonik
Didaktika, prozesu sortzailea izanik, pertsonen formaziora bideratuta dago. Prozesu hori bideratzeaz arduratuko da  hezitzailearen bitartez, ezagutzak, ikaslearen ikaskuntza beharrei erantzun diezaioten.
Didaktikaren ardatza, irakaskuntza prozesua aurrera eramango duen curriculumaren planifikazioa aurrera eramatea da. Curriculumaren ardatza aldiz, irakaskuntza prozesua aurrera eramateko metodologia egokia aukeratzea izango da.
Curriculuma didaktikaren barruan dago. Didaktika osotasuna/globala da. Didaktikaren objektu bat da. Hezkuntza formalean irakaskuntza ikaskuntza jarduera emateko curriculum bateko plangintza behar da, hau da, didaktika globala da eta curriculuma herrialde bakoitzean desberdina da, desberdin planteatua dagolako.

8. IRAKAS-IKASKUNTZA PROZESUAREN INGURUKO MAPA KONTZEPTUAL BAT OSA EZAZU UNITATE OSOAN ZEHAR ADIERAZITAKO TERMINOLOGIA ERABILIZ.   




IRAKAS-IKASKUNTZA PROZESUA ULERTZEN (15-16 ORRIAK)

2. ariketa. Mallart, J.ek adierazitako sintesi koadroan ipini itzazu taldeka irakas-ikaskuntza prozesuaren adibide desberdinak non hau isolatzen den.

  
A+
A-
E+
E+ A+
E+ A-
E-
E- A+
E- A-


Taula 1 Irakas (E) ikaskuntza (A) prozesua

Erakutsi (mostrar): ez dago aprendizaiak ikasteko helburua. Berdin da ikasleak ikasi ez badu.

Irakutsi (enseñar): helburua da aprendizaiak ikastea nik erakusten diodana.

Eginez ikasi (Hezi Berrin - KONPETENTZIA): Haurrak batuketak eta kenketak egiten ikasi.

ADIBIDEAK:





IKASKUNTZA +


IKASKUNTZA -




IRAKASKUNTZA +
-Irakasleak, haurrei abesti bat erakutsi die eta beste haurren batek modu ezberdinean egin daitekeela esaten du. (HF)
-Irakasleak puntzoia erabiltzen irakatsi dio haurrari. (HF)
-Haur helduago batek lokarriak lotzen irakasten dionean beste haur bati. (HF/HEF/HI)
-Akademia batean edozein hizkuntza ikastea. (HEF)
-Haurrek, haien artean ikasten dutenean (berokia janzten). (HF/HEF/HI)
-Irakaslea idazten irakasten ari da, baina Jon hitz egiten ari denez ez du ezer ikasten. (HF)
-Irakasleak ipuina oso azkar irakurtzen duenez, haurrek ezingo dute ipuinaren nondik norakoa ondo jarraitu, eta horren ondorioz, ez dute ikasi beharrekoa barneratuko. (HF)
-Hezkuntza akademian (HEF) ez du klaseko edukia ulertzen eta ez du ikasi.
-Buruz ikasitakoa ez dugu ulertu. (HF/HEF/HI)
-Instrumentu baten notak irakatsi baino notak errepikatzeko gai ez izan. (HF/HEF/HI)
-Irakasleak ekuazioak irakatsi eta ez ikasi edo errepikatzeko gai ez izan. (HF/HEF)




IKASKUNTZA -
-Jon eraikuntzak egiteko jostailu batekin ari da jolasean eta bat batean, eraikuntzak egiteko piezak bata bestearen gainean elkarri lotuaz, inoren laguntzarik gabe, “etxe” moduko bat sortu dezakeela konturatu da (esperimentatuz ikasi). (HF/HEF/HI)
-Puntzoiarekin papera zulatuz eta orrian pintaturiko marrak jarraituz, marrek osatutako irudia moztu dezakeela ohartzen da. (HF/HEF/HI)
-Hilabete gutxiko haur batek, objektu baten forma ezberdinen inguruan jabetza propioa (Autoikaskuntza). (HF/HEF/HI)
-Bakarka liburu bat irakurtzen denean. (HF/HEF/HI)
-Hhko lehen egunean, patioan lehen aldiz sozializatzea. (HFren barruan, HEF)
-Notak aurretik irakatsi gabe abesti bat jotzen saiatzea. (HF/HEF/HI)
-Irakasleak, arabieraz idatzitako esaldi bat irakurtzea aldez aurretik hitzen esanahia irakatsi gabe. (HF)
-Irakasle batek, Matematikak landu ez dituen haur bati eragiketa bat egiten eskatzea (haurrak ez du gaitasuna hori egiteko, haurraren gaitasunetatik hurrun dijoa). (HF/HEF)
DIDAKTIKATIK AT!!








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

6. DEKRETUAREN ANALISIA

2. EGOERA KOMUNIKATIBOA

4. CURRICULUMAREN ANALISIA