4. CURRICULUMAREN ANALISIA
1. ZER DA CURRICULUMA?
- Latinetik datorren hitza da eta “bidea” esan nahi du. Hezkuntza arloko maila jakin bat edo unibertsitate ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa izendatzeko erabiltzen da normalean (LOGSEko esanahia).
- Hezkuntza plana zehaztu.
- Inguru eta beharretara egokitzen du (eskola bakoitzak).
- Eskola bakoitzaren antolakuntza.
- Irakaskuntza arautzen duen hezkuntza sistemaren maila, ziklo, etapa, gradu eta modalitate
ezberdinetan → (1) helburuak, (2) konpetentziak (3) edukiak, (4) pedagogia edo metodologia (5) jarduerak (honen barruan daude → arazo edo integrazio egoerak), eta (6) ebaluatzeko irizpideen multzoa.
- Irakaslearen ikuspegitik → ikasgai + jardueren multzoa izendatzeko erabiltzen den HITZA.
- Ikasleen ikuspegitik → eremu akademikoa hezurmamitzeko (oinarria).
- Hezkuntza administrazioa → legez maila akademikoak ezarri; ikastetxe guztiek landu
beharrekoa.
-Irakas-ikaskuntza prozesua antolatzen da curriculumean.
- 3 MULTZO: 1-eduki bezala; 2-Antolakuntza bezala; 3-interakzio bezala. Lehentasunaren
arabera curriculumaren kontzepzioa alde batera edo bestera joango da.
- Dokumentu antolatua da, gure helburuak antolatzeko gida edo antolamendu bat da. Egitura bat behar dut
klaseak emateko, zein dekretu eta zein hezkuntza dagoen indarrean kontutan hartuz, alderdi batzuk edo
besteak jarriko dira martxan, soilik konpetentziak aldatzen dira: zer nahi dudan lortu?, zein eduki mota
emango dudan? (gaitegia), horretarako zein metodologia erabiliko dudan (zein ariketa erabiliko dudan)
eta guzti hori nola ebaluatuko dudan? (ZER, NOIZ, NOLA ETA EBALUAKETA).
2. ZEIN ITURRI DESBERDINTZEN DITU? AZALDU BAKOITZA
1) Lehen oinarria, izaera filosofoa duena. Curriculumaren bidez lortu nahi diren jomugak zehazten dira oinarri horretan. Ikusmolde antropologiko bat dago curriculumen atzean, eta berdin gertatzen da filosofiako teoriekin, hauek beti izan dira korronte pedagogikoen jatorri. Gizakiaren ikusmoldea gauzatzen duen iturria da, honekin, curriculuma zertarako diseinatzen eta aplikatzen den jakin dezakegu. → HELBURUAK.- Latinetik datorren hitza da eta “bidea” esan nahi du. Hezkuntza arloko maila jakin bat edo unibertsitate ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa izendatzeko erabiltzen da normalean (LOGSEko esanahia).
- Hezkuntza plana zehaztu.
- Inguru eta beharretara egokitzen du (eskola bakoitzak).
- Eskola bakoitzaren antolakuntza.
- Irakaskuntza arautzen duen hezkuntza sistemaren maila, ziklo, etapa, gradu eta modalitate
ezberdinetan → (1) helburuak, (2) konpetentziak (3) edukiak, (4) pedagogia edo metodologia (5) jarduerak (honen barruan daude → arazo edo integrazio egoerak), eta (6) ebaluatzeko irizpideen multzoa.
- Irakaslearen ikuspegitik → ikasgai + jardueren multzoa izendatzeko erabiltzen den HITZA.
- Ikasleen ikuspegitik → eremu akademikoa hezurmamitzeko (oinarria).
- Hezkuntza administrazioa → legez maila akademikoak ezarri; ikastetxe guztiek landu
beharrekoa.
-Irakas-ikaskuntza prozesua antolatzen da curriculumean.
- 3 MULTZO: 1-eduki bezala; 2-Antolakuntza bezala; 3-interakzio bezala. Lehentasunaren
arabera curriculumaren kontzepzioa alde batera edo bestera joango da.
- Dokumentu antolatua da, gure helburuak antolatzeko gida edo antolamendu bat da. Egitura bat behar dut
klaseak emateko, zein dekretu eta zein hezkuntza dagoen indarrean kontutan hartuz, alderdi batzuk edo
besteak jarriko dira martxan, soilik konpetentziak aldatzen dira: zer nahi dudan lortu?, zein eduki mota
emango dudan? (gaitegia), horretarako zein metodologia erabiliko dudan (zein ariketa erabiliko dudan)
eta guzti hori nola ebaluatuko dudan? (ZER, NOIZ, NOLA ETA EBALUAKETA).
2. ZEIN ITURRI DESBERDINTZEN DITU? AZALDU BAKOITZA
2) Bigarren oinarria, testuinguru sozialarekin (soziopolitikoa) lotutakoa da, gizartearen testuinguru jakin batean garatzen baita, curriculuma gizartearen eta historiaren emaitza delako. Curriculumak bitartekari lanak, subjektu eta testuinguru sozialaren bitartekaria da. Ikastetxearen, ikaslearen eta irakaslearen dimentsio sozial osoa islatzen da curriculumean, eta hortxe jasotzen da zer eratako gizartea (ingurua) sustatu nahi den → KONPETENTZIAK ETA TESTUINGURUA.
3) Oinarri epistemologikoa. Esparru eta gai desberdinak osatzen dituzten jakintza zientifikoetan ere oinarritzen da eskolako curriculuma. Epistemologia kontutan izan behar da curriculumaren plangintza eta aplikazio zehatza egiterakoan, irakasleek, ikasgelaren eta ikastetxearen egoeran oinarrituta aurreikuspenak antolatu eta sekuentziatzerakoan → jakintzak (inpiriko+ zientifikoak) → EDUKIAK.
4) Curriculuma garatzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa beharrezkoa da. → Garapen fisiko-psikologikoa → EBALUAZIOA.
5) Oinarri pedagogikoa izan behar da kontuan, irakasleen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetizatzailea biltzen baitu. Oinarri pedagogikoak hainbat galderei erantzun behar die: zer merezi du ikastea, nola lortzen da hau, noiz antolatu behar da eta non egin behar da. Eta horri ebaluazioa erantsi behar zaio eta era berean horretarako behar diren baliabideak aukeratu. → METODOLOGIA (jarduerak + teknikak).
3. ZEIN CURRICULUM MAILA DESBERDINTZEN DITU ? AZALDU BAKOITZA
- 1. maila oinarrizko curriculum diseinua (DEKRETUA) da, eta derrigorrez bete behar dute ikastetxe guztiek. OCDn (Gobernua) honako hau azaltzen da:
-Helburu orokorrak trebetasunen bidez daude adierazita, esparru hauek hartzen ditu: kognitiboa, eragilea, afektiboa, pertsonen artekoa eta gizarteratzekoa.
-Arloak ez dute zentzu bera maila guztietan. Maila bakoitzak bere helburu orokorrak dauzka.
-Eduki multzoak ez dira ikasgai zerrendak. Edukiak hiru ataletan biltzen dira: a) kontzeptuak, ekintzak eta printzipioak; b) prozedurak eta c) baloreak, arauak eta jarrerak.
-Didaktika arloko eta ebaluazioko orientabideak, azaldutako curriculum proposamenarentzako egokitzat ematen dira.
-2. maila zehaztea, ikastetxeen erantzukizuna da, dauden premia zehatzen testuingurura egoki daiteke. Horri ikastetxearen curriculum proiektua (ICP) deitzen zaio eta proiektu hori ikastetxearen hezkuntza proiektua (IHP) delakoaren barruan sartzen da. → bakoitzak bere autonomia propioz diseñatzen du (ikastetxeak).
-3.maila irakasle bakoitzak bere ikasleen arabera lantzen du curriculuma. Denboralizazioak garrantzi handia du, ikasteko behar den denborara moldatu behar delako curriculuma. Gelako programazioa (irakasleak programatzen du) → sekuentzia didaktikoa-Arloak ez dute zentzu bera maila guztietan. Maila bakoitzak bere helburu orokorrak dauzka.
-Eduki multzoak ez dira ikasgai zerrendak. Edukiak hiru ataletan biltzen dira: a) kontzeptuak, ekintzak eta printzipioak; b) prozedurak eta c) baloreak, arauak eta jarrerak.
-Didaktika arloko eta ebaluazioko orientabideak, azaldutako curriculum proposamenarentzako egokitzat ematen dira.
-2. maila zehaztea, ikastetxeen erantzukizuna da, dauden premia zehatzen testuingurura egoki daiteke. Horri ikastetxearen curriculum proiektua (ICP) deitzen zaio eta proiektu hori ikastetxearen hezkuntza proiektua (IHP) delakoaren barruan sartzen da. → bakoitzak bere autonomia propioz diseñatzen du (ikastetxeak).
4. ZEINTZUK DIRA CURRICULUMAREN ATALAK ? AZALDU BAKOITZA
- Helburuak: Hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira.
- Konpetentziak: (HEZIBERRI 2020).
- Edukiak: Curriculumaren edukiei buruz ikusmolde bat baino gehiago dago, baina orokorrean iritzi hau da nagusia: “jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute, ikasleek multzo hori bereganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen garapen eta sozializaziorako.”
- Metodologia (baliabideak eta izaera (metodologia mota) honen barnean daude): Metodologiaren estrategiak diseinatzeak berekin dakar irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen, eta proposatutako jomuga pedagogikoak lor ditzaten.
- Jarduerak (arazo egoerak eta integrazio egoerak→ HEZIBERRI 2020): Curriculumaren edukiak eta jarduera gehienak gauzatzeko tresnak behar dira euskarri gisa. Baliabideen arloan askotan ekonomiaren irizpidearen arabera hartzen dira erabakiak, ondorioz, ikastetxearen eta ikasleen baliabideetara moldatu behar dute irakasleek irakaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak planifikatzerakoan.
- Ebaluazioa: Planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da ebaluazioaren bidez. Lehenengoari dagokionez, hasierako ebaluazioaz ari gara, diagnostikoaz; bigarrenean, prozesuen eta emaitzen ebaluazioa egiten dugu. Curriculuma diseinatzerakoan ezinbestekoa da ebaluazioaren hiru urrats horiek kontuan hartzea, eta ebaluaziorako zein teknika eta zein tresna erabiliko den erabakitzea, nahiz eta behaketa den teknikarik erabiliena eta gomendagarriena.
Gaitasuna → bakoitzak duen ahalmena edo gabeziak.

Konpetentziak → nik gaitasun horiek gainditzeko erabiltzen ditudan teknikak.
5. ZER DA CURRICULUM EZKUTUA? ZERTARAKO BALIO DUELA USTE DUZUE ? BETI EMATEN DELA USTE AL DUZUE? ZERGATIK?
Hezkuntza sistemaren barruan ematen da (formalean), baina ez-formalean curriculuma (egitura) bat badago, curriculum ezkutua ere ematen da. Parte batean kontzienteki egiten da eta beste batean inkontzienteki.
Gauza bat da guk esaten duguna eta beste gauza bat da guk egiten duguna. Askotan kontraesan handiak daude.
Adb: nik testu bat edo bestea aukeratzen badut, bertan agertzen diren balioak eta horren atzetik dauden gauza guztiak modu batera edo bestera ezberdinak adieraziko dira.
Hezkuntza arloan curriculum batek dituen hutsuneak osatzeko balio dezakeela uste dugu.
Bai, hezkuntza-ikaskuntza prozesua etengabekoa da. Beti jarraitzen dugu ikasten, eta gainera ikaskuntza hau ez du ezertan planifikatuta egon beharrik. Hezkuntza zentzu batean bideratu daiteke baina ezin dugu mugatu, beti “bizirik” eta etengabe eraldatzen ari delako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina